Hitzaldiak eta Tailerrak

OpenGunean online emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

 YouTube Kanala: Hitzaldiak eta Tailerrak

Discord: https://discord.party.eus

 

HITZALDIEN ETA TAILERREN ORDUTEGIA*

Ostirala, martxoak 18

17:30 - 18:15 Node-RED sorkuntzaeta IOT gailuen kontrol adimenduna software librearekin

18:30 - 19:15 Nola lagundu diezaguke gure etxeak energia aurrezten?

19:30 - 20:15 Pixelekin bideo-jokoan aritzea: bidaiatu bideo-jokoen iraganera

Larunbata, martxoak 19

11:00 - 11:45 NFT eta bideojokoak. Kontzeptua eta erabilgarritasuna

12:00 - 12:45 Instagramen 2022ko berrikuntzak

13:00 - 13:45 Google Analytics ilegala? Alternatibak?

16:30 - 17:15 NFTen legezkotasuna

17:30 - 18:15 Ñamera komunitatea, artea dastatzen

18:30 - 19:15 CO2-neurgailua Raspberry PIrekin

19:30 - 20:15 Sortu zure laborategi propioak VirtualBoxekin

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

Node-RED sorkuntzaeta IOT gailuen kontrol adimenduna software librearekin 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Sergio Blazquez Lopez (jejo)

EnpresaEuskalhack

Hitzaldiaren deskribapena:

Zenbait gailu elkarren artean konektatzeko (IOT, mugikorrak…) node-red nola erabili behar den eta gailu horiek bistaratzeko/kontrolatzeko dashboardak (kontrol-panelak) nola sortu azalduko dugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Maila ertainetik aurreratura.

(Kontzeptuak aurreratuak dira, baina erabiliko den metodologiak aukera ematen du azaldutakoak erraz gauzatzeko: nabigatzailearen erabilera, zip fitxategiak deskonprimatzea, komandoak kopiatu eta itsastea...).

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ingeniari industriala da, eta mikroinformatikaren zale amorratua Z80az geroztik. Newbiea da EuskalHacken, eta aisialdian reversingean eta pentesting-laborategietan eta proba-inguruneetan praktikatzen aritzen da. Software librearen eta ezagutza modu librean zabaltzearen aldekoa da.

Bideoak:

https://jejo.es/posts/electron/electronarduinonodered/portable_node_red_rpi/
https://jejo.es/posts/node-red/flows/alexa1/

Webeuskalhack.org

Ordutegia: Ostirala, martxoak 18, 17:30 - 18:15

Gora itzuli ^

Nola lagundu diezaguke gure etxeak energia aurrezten? 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Gorka Olalde Mendia

Hitzaldiaren deskribapena:

Nola lagundu diezaguke gure etxeak energia aurrezten? Home Assistant-i eta haren automatizazio eta integrazioei esker, ikusiko dugu nola bildu, aztertu eta hartu behar ditugun erabakiak, egiten ditugun kontsumoen arabera.

Gure lanean lagunduko diguten automatizazioak egiten ikasiko dugu, eta ikusiko dugu nola egin ditzakegun kontrol-panelak, gure etxe osoa modu zentralizatuan ikusi eta kontrolatzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Erdi mailako informatika-ezaupideak dituen edozein pertsonari. Komeni da oinarrizko esperientzia izatea Raspberry Pi/Linux erabiltzen.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Gorka Mondragon Unibertsitateko software-ingeniaritzaren arloko ikertzailea da. Teknologia txikitatik maite du, eta bere aisialdia baliatzen du domotikarekin, droneekin edo 3D inprimaketarekin lotutako esperimentuak eta proiektu txikiak egiteko.

Ordutegia: Ostirala, martxoak 18, 18:30 - 19:15

Gora itzuli ^

Pixelekin bideo-jokoan aritzea: bidaiatu bideo-jokoen iraganera 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jorge Bautista Rodríguez

Enpresa: Antena 3 Multimedia

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldian, garai bateko bideojokoei buruz arituko dira: besteak beste, joko nabarmenenak, bitxikeriak, eta joko horietan non eta nola jokatu azalduko dute.

Atari, Sega, Nintendo, Sony… eta beste istorio batzuk.

Zer publikori dago zuzendua?

Pixelaren eta poligonoen hasieraren nostalgia berreskuratu nahi duen publiko ‘helduenari’ zuzenduta dago hitzaldia, bai eta industria horren urrezko garaia ezagutu ez duten gazteei ere.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

2012. urteaz geroztik, kirol-erredaktorea da laSexta.com, Antena 3 eta Ondacero kateetan.

ControlPad podcast-eko esataria eta zuzendaria izan zen 2011tik 2012ra.

Marca eta Marca.com-eko erredaktorea izan zen 2010etik 2011ra.

As egunkariko erredaktorea izan zen 2009an.

Streamer-a da Twitch-en 2020ko azarotik, TheJotaPlayer izenarekin.

Ordutegia: Ostirala, martxoak 18, 19:30 - 20:15

Gora itzuli ^

NFT eta bideojokoak. Kontzeptua eta erabilgarritasuna 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Sergio Carrasco Mayans

Enpresa: Fase Consulting

Hitzaldiaren deskribapena:

Bloke-kateek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzen dituzten jokoak garatzeak aukera ematen du beste merkatu batzuetara iristeko eta aukera ematen die erabiltzaileei beste diru-sarrera batzuk lortzeko. Horren adibide dira token ez-suntsikorrak: halakoetan, plataforma batean erabiltzeko moduko estatistikak dituzten pertsonaiak nahiz metabertsoan erakusteko moduko belaunaldi-artelanak aurkitu ditzakegu. Zer aukera eta erronka ditu teknologia berri horrek?

Zer publikori dago zuzendua?

Gaian interesa duen pertsona oro.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Sergio Carrasco Mayans Zuzenbidean eta Politika Zientzietan lizentziatua da, eta Telekomunikazioetako eta Informatikako ingeniaria. Proiektu teknologikoen kudeaketan espezializatuta dago, bai ikuspegi legaletik bai teknikotik, eta bloke-kateen eta Web3aren arloekin zerikusia duten hainbat startupi aholkuak ematen parte hartu du.

Ordutegia: Larunbata, martxoak 19, 11:00 - 11:45 

Gora itzuli ^

Instagramen 2022ko berrikuntzak 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Nerea Conejo Cuesta

Enpresa: Menda Lerenda Comunicación

Hitzaldiaren deskribapena:

Instagramen 2022ko berrikuntzak.

Zer publikori dago zuzendua?

Komunikazioaren eta ekitaldi korporatiboen arloko agentzia bat gara, eta gure bezeroak beren bezeroen ideietatik harago konektatzeaz arduratzen gara. Eta gure leloa, gauzak egiteko gure modua, beti aintzat hartuta: “Beti erraz, dibertigarri eta irribarretsu.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Kazetaria, ikus-entzunezko errealizadorea eta Izaera eta Komunikazio Korporatiboko masterduna. 15 urtetik gorako esperientzia du ikus-entzunezkoen sektorean. Une honetan, Menda Lerenda Comunicación-eko CEOa da, eta La Sextako EAEko eta EITBko berriemailea.

Ordutegia: Larunbata, martxoak 19, 12:00 - 12:45 

Gora itzuli ^

Google Analytics ilegala? Alternatibak? 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Elixabete Garcia

Hitzaldiaren deskribapena:

Jardunaldi honetan, web-neurketarako Google Analyticsen alternatiba posibleen errepasoa egingo dugu (Plausible, Matomo...), orain arte gertatutakoa eta Frantziak eta Austriak Google Analytics erabiltzea legez kanpokotzat hartu ondoren dauden arriskuak kontuan hartuta.

Zer publikori dago zuzendua?

Albisteek alarma eragin dieten marketin- eta negozio-enpresa eta -arduradunak; izan ere, Google Analytics erabiltzen dute beren marketin-ekintzek webean eta negozioetan zer-nolako emaitzak dituzten neurtzeko, eta, orain, beren egoera aztertu eta alternatibarik egokienak hautatu behar dituzte.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Elixabete Garcia Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, 10 urte baino gehiagoko esperientzia du negozioetara bideratutako proiektu digitaletan; besteak beste, ekintza digitalen neurketa eta horrek negozioan duen eragina.

Ordutegia: Larunbata, martxoak 19, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

NFTen legezkotasuna 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jorge Campanillas

Hitzaldiaren deskribapena:

NFTei lotutako alderdi juridikoak pixka bat argitzea da helburua. NFTen salerosketen inguruko guztia oso gutxi ezagutzen denez (lortzen diren eskubideak, plataformen erantzukizuna, etab.), garrantzitsua da alderdi horiek guztiak ezagutzea, horiek erostean eta saltzean ezustekorik ez izateko.

Zer publikori dago zuzendua?

NFTetan interesa duen edonori: artistak, mota horretako token-en erosleak edo gai hori interesatzen zaien pertsona guztiak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Jorge Campanillas Ciaurriz abokatua da, Iurismatica Abogados abokatu-bulegoaren sortzailea; era berean, EventosJuridicos.com atariaren arduraduna da —zeina liderra baita sektore juridikoko ekitaldiei buruzko informazioan— eta Derecho en Red elkartearen sortzaileetako bat —Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien arloko zuzenbidea zabaltzeko elkartea—.

Ordutegia: Larunbata, martxoak 19, 16:30 - 17:15

Gora itzuli ^

Ñamera komunitatea, artea dastatzen 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Keru

EnpresaComunidad Ñamera

Hitzaldiaren deskribapena:

Artea eta sormena Twitchen: miniaturak, arte digitala, 3D inprimatzea, sormen-jasen proiektua eta kontzeptua.

Zer publikori dago zuzendua?

Artearen eta sormenaren alderdiak ezagutu eta esploratu nahi dituen orori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Kiroleko unibertsitate-titulua du, fisioterapia ikasten ari da, errugbian jokatzen du, eta miniaturak eta artea gustuko ditu.

Web:

Web: https://comunidadnamera.com/

Twitch: https://www.twitch.tv/comunidad_namera

Instagram: https://www.instagram.com/comunidad_namera/

Twitter: https://twitter.com/ComunidadNamera

Youtube: https://www.youtube.com/c/ComunidadÑamera

Facebook: https://www.facebook.com/ComunidadNamera/

Discord: https://discord.com/invite/5RTqJgb

Telegram: https://t.me/comunidadnamera

Ordutegia: Larunbata, martxoak 19, 17:30 - 18:15

Gora itzuli ^

CO2-neurgailua Raspberry PIrekin 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Venan Llona

Enpresa: Aiara Valley

Hitzaldiaren deskribapena:

Raspberry Pi Foundation ongintzako erakunde bat da, eskoletan oinarrizko informatika ikastea sustatzen duena, eta Raspberry Pi plaka bakarreko ordenagailuen garapenaren arduraduna. Raspberry Pi Pico berria erabiliko dugu, haiek zuzenean fabrikatutako SoC batek gobernatzen duen mikrokontrolatzaile berria. Raspberri Pi Picori LCD pantaila txiki bat gehituko diogu, emaitzak erakusteko, eta aire-kalitatearen sentsore bat. Pythoneko programazioarekin batera, CO2-maila neurtuko dugu gure airean, zeina modan jarri baita COVID-19arekin.

Zer publikori dago zuzendua?

"Eginez ikasi" mundura hurbildu nahi duen orori zuzenduta dago, eta ez da informatika, elektronika edo programazioari buruzko ezagutza berezirik behar. Raspberry Pik Pico modelorako sortu duen RP2040 txip berriaren gaitasunak erakutsi nahi ditu ereduak, eredu tradizionalen eta Arduino plaken arteko erdibidean.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Venan Llona teknologoa da, eta coach digital dihardu Aiara Valleyn, Menagarain, Arabako Berrikuntza eta Teknologia Gunean. Trebakuntza ematen du eta ahokulari dihardu arlo hauetan: gaitasun digital profesionalak, zibersegurtasuna eta 5S digitalak. Horrez gain, kolaboratzaile aritzen da hedabideetan, Internetekin, teknologiarekin eta sare sozialekin zerikusia duten gaietan. SPRIren Barnetegi Digitalen eta Enpresa Digitalaren gidarien taldeko kide da 2009tik, eta Euskal Internauten Elkarteko idazkaria da (Internet&Euskadi @ieuskadi).

Ordutegia: Larunbata, martxoak 19, 18:30 - 19:15 

Gora itzuli ^

Sortu zure laborategi propioak VirtualBoxekin 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Roberto Casado Gomez

EnpresaEuskalhack

Hitzaldiaren deskribapena:

1. zatia.

Birtualizazio-teknologien sarrera.

2. zatia.

VirtualBoxen konfigurazioa.

3. zatia.

Laborategi bat sortzea pentestingerako bi makina erabilita.

Zer publikori dago zuzendua?

Hasiberriei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Informatika-ingeniaria da, eta EuskalHackeko eta EuskalHack Teameko kidea da; aisialdiko denbora GNU/Linuxeko zaletasunari eskaintzen dio, eta, tarteka, zibersegurtasunaren inguruko dibulgazioari ere bai.

Bideoak:

https://jejo.es/posts/electron/electronarduinonodered/portable_node_red_rpi/
https://jejo.es/posts/node-red/flows/alexa1/

Webeuskalhack.org

Ordutegia: Larunbata, martxoak 19, 19:30 - 20:15

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch