Erakutsi zure adimena! Hack It txapelketan, parte-hartzaileek hainbat gairi buruzko erronkak eta probak gainditu beharko dituzte: hackinga, atzeranzko ingeniaritza, kriptografia, logika, puzzleak...
Aurten, txapelketak bi gune izango ditu: Hack It, programazioari eta atzeranzko ingeniaritzari buruzko gaietarako, eta Solve It, logikari, puzzleei eta asmakizunei buruzko gaietarako.
Hacker onenek eta Solver onenek sariak izango dituzte, eta guztien arteko talde onenak lehen saria jasoko du.
Aurreko edizioetan harrera ona izan zuenez, aurten ere izango da: Hack It/Solve It bukatu eta sariak banatu aurretik, Post-Hackit bilera bat izango da, zeinean gutxienez talde batek desblokeatutako mailen irtenbideak azalduko baititugu.
Hack It lehiaketarekin zerikusia duten jardueren ordutegiak intranetean argitaratuko dira, eta, halaber, Gipuzkoa Encounterraren programa ofizialean.
Lehiaketa honen araudi osoa intranetean argitaratuko da lehiaketak irauten duen bitartean, bai eta https://hackit.party.eus helbidean ere (ekitaldian erregistratutako parte-hartzaileentzat bakarrik eskuragarri).