Buscaminas

Jokalari bakarrarentzako bideojoko bat da, 1989koa. Jokoaren helburua da mina-eremu bat garbitzea, bat bera ere leherrarazi gabe.

Lehiaketa-mota: Denak denen aurka.

Bertsioa: Webgunekoa

Berariazko araudia

  • Nahi adina partida jokatuko dira, https://minesweeper.online/ URLan, aurrerago azaldutako konfigurazioarekin.
  • Kontuz, partida hastean sortzen den URLa bakarra da, eta zuen emaitzaren berri emateko beharko duzue.
  • Ez da derrigorrezkoa webgune horretan kontu bat izatea, baina komeni da.
  • Lehiaketa hasteko datatik eta amaitzeko data bitartean jokatutako partidak bakarrik hartuko dira kontuan.
  • Partida onena intranet bidez bidaliko da.  Horretarako, jardueraren fitxara joan behar dugu, eta “fitxategia bidali” atala bilatu. Bidali beharreko artxiboa zip bat izango da; zip horren izenak sss_NICK izan behar du, non nick parte-hartzailearen intraneteko nicka izango baita eta sss, berriz, amaitzeko behar izandako segundo-kopurua (3 DIGITU, EZKERRETIK “0”AK JARRIZ BETETA. *
  • Hauek eduki behar ditu zip-ak:

Partidaren konfigurazioa

  1. Sartu https://minesweeper.online/URLan.
  2. Sartu Custom partida-motan.
  3. Sartu datu hauek:
    1. Width: 16
    2. Height: 30
    3. Mines: 99
  4. Sakatu update.

Oharrak

  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

1. eranskina: zenbat denboran amaitu den

2. eranskina: Partidaren konfigurazioa

twitter facebook flickr youtube instagram twitch