Clash Royale

Clash Royale 2016ko doako bideojoko bat da. Bildumetako karta-jokoetako elementuak, dorrea defendatzea eta ekintza-estrategia konbinatzen dira jokoan denbora errealean.

Lehiaketa-mota: 1 vs 1. Kanporaketa bakuna.

Bertsioa: Mugikorrerako. Erabilgarri dagoen azkena.

Araudi espezifikoa

  • Partidak 1vs1 jokatuko dira; 3 partidatik onenak irabaziko du (BO3).
  • Karta-piloak aldatu egin daitezke txapelketan zehar, aurkari berarekin ere. Berdinketa gertatuz gero, partida hori ez dela jokatu ulertuko da, eta karta-piloak aldatu ahal izango dira.
  • Partida batetik bestera ez da igaro behar bi minutu baino gehiagoko tarterik justifikazio gabe. Kausa justifikatu bat izatekotan, tarteak ezingo du izan hamar minututik gorakoa.
  • Konexio-galerak partida galdutzat joko dira.
  • Bi jokalariek harremanetan jarri beharko dute discord bidez partidarako ezarritako ordua baino lehen. Ezarritako ordutik hamabost minutuko denbora-tartea igarotzen bada eta ez bada aurkariarekin harremanetan jarri, parte-hartzaileak antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko du, dagokion deskalifikazioa ezartzeko.
  • Bi partaideak ados jartzen badira, ezarritako ordua baino lehen jokatu ahalko da partida, baina inoiz ez geroago.
  • Jokalariak jokoan zehar duen nickak bat etorri behar du intranetean adierazitakoarekin, eta ezingo da aldatu torneoan zehar.
  • Bracketen formatua aldatu egin daiteke, izena ematen duten partaideen kopuruaren arabera.
  • Jokoan emozio/ikono gehiegi erabiltzea ez da zigortuko.
  • Irabazleak emaitzak bidaliko ditu jarduerako inprimakiaren bidez (intranetean dago), partida amaitu eta berehala. Ez da beharrezkoa emaitzen pantaila-irudirik bidaltzea, baina komeni da izatea.
  • Ez bada emaitzarik jasotzen txanda hasi eta 30 minutura, partida ez dela jokatu ulertuko da, eta bi jokalariak kanporatuko dira.

Partidaren konfigurazioa

  • Torneoan 1vs1 partida bat jokatu ahal izateko, parte-hartzaileek lagunak izan behar dute jokoan. Gomendatzen da parte-hartzaileetako batek lagun izateko eskaeraren esteka partekatzea besteari.
  • Horretarako, jokoa hasi eta Social → Amigos → Invitar a un amigo aukerara joan behar da. Botoi hori sakatzean, esteka partekatzeko zenbait aukera eskaintzen dira. Errazena da kopiatzea eta beste pertsonari bidaltzea discord bidez edo beste baliabide bat erabiliz.
  • Bi pertsonak lagun egin ondoren, partida sor daiteke. Horretarako, berriro joan behar da lagunen zerrendara, eta aurkaria bilatu. Haren gainean sakatu, eta “Batalla amistosa” aukera hautatu behar da.
  • Pertsona hori onartu bada eta ez bada agertzen lagunen zerrendan, beharrezkoa izan daiteke jokoa berrabiaraztea.

Oharrak

  • Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Azaldutako arauak erreferentzia gisa erabiliko dira, baina antolatzaileek noiznahi eguneratu ditzakete, beharren arabera, azken orduko aldaketak edo argibideak islatzeko.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch