Martxoak 19, larunbata, 12:00etan
Ez baduzu Arduinoren berririk edo hasi gabe baldin bazaude, hartu arnasa sakon, eta zaude lasai. Hau da itxaroten zeunden jarduera! Hutsetik hasiko gara gaiari buruz ezer ez dakien jendearentzat, baina beldurrik gabe arituko gara! Kode programatua erabiliko dugu, ausartenen arteko ausartenek bezala!
Lantegian ikusiko ditugunak:
- Zer den Arduino.
- Arduinorekin egin daitezkeen proiektu-moten berri jakitea.
- Hasteko behar den oinarrizko elektronika ikastea.
- Lehenengo zirkuituak muntatzea.
- Lehenengo programak egitea eta kargatzea Arduinon.
- Eta animatzen bagara (eta denbora badugu), gauza gehiago ere egingo ditugu.
Teknologia honekin hasi ahal izateko beharrezko guztia ikusiko dugu saioan zehar, gaur egungo maker mugimenduaren oinarria baita.