Martxoak 18, ostirala, 20:00etan
Gure Macro keyboardaren diseinua eta funtzionaltasuna hobetu ditugu. Stream Decka eta haren itxura erreferentzia gisa hartuta, konfigurazio gehigarri ugari erantsi dizkiogu bertsio berriari. Neurrira egindako botoi-diseinua, erabat pertsonalizagarria, bai jokoetan erabiltzeko, bai streamingerako.
Aukera ugari eskaintzen ditu eta oso merkea da… tira… Bertsio hau ez da hain-hain merkea. Nextion pantaila bat eta Arduino bat erabiliko ditugu. Beraz, lantegian ikusiko dugu nolakoa den Arduino programa Macro keyboardaren botoiak kontrolatzeko, eta nola egiten den nextion pantailarako interfaze sinple bat.
Aurreko saioetan, botoiekin egin daitezkeen beste bertsio batzuk egin genituen. Premisa bera izango da, baina beste modu batera egingo dugu, beste zerbait ikus dezazuen.
Ez huts egin!