Setups

PCaren mahaia zuen jauregia balitz bezala zaintzen duzuen guztiontzat egindako lehiaketa. Koloretako argitxoek, irudiek, popek, landare apaingarriek, neurrira egindako mahaiek... guztiek balio dute. Betiere ordena eta perfekzioa nagusi badira.

Araudia:

  1. Gipuzkoa Encounter 16-eko parte-hartzaileek bakarrik har dezakete parte.
  2. Parte-hartzaile bakoitzak Setup bat bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  3. Izen-ematea Gipuzkoa Encounter 16 intranetaren bidez egingo da.
  4. Zenbait alderdi baloratuko dira, 0tik 10era dezimal batekin, eta alderdi horietako bakoitzean lortutako puntuen batura izango da azken puntuazioa.
  5. Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu.
  6. Ebaluatu behar diren ezaugarriak hiru eratara puntuatu daitezke, ezaugarriaren arabera:
  • Positiboak: ebaluatu behar diren alderdi gehienetarako erabiltzen dira, eta 0 eta 10 arteko balioa ematen zaie; beraz, gehitu egiten dute beti.
  • Negatiboak: estatus hoberena izan behar dutela irizten zaien alderdiak balioztatzeko erabiltzen dira, eta -10 eta 0 arteko balioa ematen zaie; beraz, kendu egiten dute beti. Adibidez, “garbitasuna”: ohikoa garbi egotea da; zikin badago, puntu negatiboak jasoko ditu.
  • Simetrikoak: 0tik abiatuta, ebaluazioaren arabera balio positiboa edo negatiboa har dezaketen alderdiak dira, eta -10 eta 10 arteko balioa ematen zaie. Puntuazio simetrikoak sartzea kalitateko lanaren mesedeko da; izan ere, lan baten alderdiren bat oso txarra bada, punturik ez emateaz gain, puntuak kendu ere egin ditzake.

Hauek dira ebaluatzen diren ezaugarriak eta ezaugarri bakoitzaren puntuazio-mota:

  • Originaltasuna
  • Garbitasuna
  • Diseinua
  • Argiztapena
  • Berrikuntza
  • Eskulangintza
  • Elektronika / Robotika
  • Pintura-lanak
  • Beste elementu batzuen integrazioa
  • Binilo-lanak
  • Bukaera, osotasunaren integrazioa eta estetika

Parte-hartzaile bakoitzak Gipuzkoa Encounter 16-aren pantaila-hondo ofiziala duen miniklip bat aurkeztu beharko du, Mod hori zuena dela egiaztatzeko. Eta, horretaz gain, dagozkion argazkiak.

  1. Erregelamenduaren aplikazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Hardwareko antolakuntzak erabakiko du nola aplikatu behar den.
  2. Arauetako edozein ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; era berean, parte-hartzeari dagokionez edo lehiaketarako egindako lanari dagokionez tranparen bat eginez gero, bestelako neurriak ere har daitezke, arau-haustearen larritasunaren arabera.
  3. Parte-hartzaile guztiek onartu beharko dituzte SETUPS lehiaketaren baldintzak eta arauak, parte hartu ahal izateko.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch